Realeko ordezkaritza ofizial batek, Jokin Aperribay presidentea buru zuela, European Football Clubs (EFC, lehen ECA izenez ezaguna) erakundeak Kopenhagen (Danimarka) egin duen 33. Batzar Nagusian parte hartu du egunotan.
Danimarkako hiriburuan egin den ekitaldiak 800 klub bazkide baino gehiagoren ordezkariak eta Europako nahiz nazioarteko futbolaren funtsezko erakundeetako ordezkariak bildu ditu. Jardunaldi ezberdinetan zehar, besteak beste, gobernantza-eredua eta finantza-iraunkortasuna, Europako kluben lehiaketa desberdinak eta futbolaren egonkortasunaren aldeko erakundeen arteko harremanak izan dituzte hizpide.
Jokin Aperribay presidentea EFC erakundearen Board-eko kidea da 2023ko irailetik. Orduan, 1. Azpisaileko klubek aukeratu zuten, Berlinen egindako 30. Batzar Nagusian, 2023-2027 agintaldiari begira.
Kopenhagen egin den edizio honetan izandako parte-hartze aktiboarekin, Realak Europako erakundeen esparruan duen kokapen sendoa berretsi du, kudeaketan eta kirol-errendimenduan erreferente den erakunde baten ikuspegia eta balioak mahai gainean jarriz.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin