Belar hockeyko gure taldeak porrot gogorra jasan du gaur goizean Club Egararen aurka (4-0), atearen aurrean zorterik izan ez duen neurketa batean. Partida ez da ondo hasi txuri-urdinentzat. Izan ere, hirugarren minutuan, Marta Fuentesek kanpoko ateazaina gainditu du markagailuan aurrea hartzeko. Soilik zazpi minutu ondoren, Julia Clapesek katalanen abantaila handitu du. Donostiarrak ez dira gai izan ia arriskurik sortzeko atsedenaldia baino lehen eta markagailua ez da mugitu.
Bigarren zatiaren hasieran, gipuzkoarrek nabarmen hobetu dute jokoa eta aurkariaren areara hurbiltzea lortu dute. Hiru penalti korner izan dituzte, baina ez dute zorterik izan eta, berriro ere, etxeko taldea izan da markagailuan aldea handitu duena. Natalia Vilanovak hirugarren gola sartu du azken laurdenean, eta Laura Realek emaitza itsi du laugarren golarekin.
Asteburuko jardunaldi bikoitza porrot gogor batekin itxi dute. Datorren astean atseden hartuko dute, azaroaren 7an Zubietan Sardinero Hockey Clubaren aurkako neurketa prestatu ahal izateko. Atxurrak gora!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin