Gure belar hockey taldeak igandean ekingo dio ligako txapelketari. Txuri-urdinek, beste urte batez Iván Lorenteren aginduetara, ilusioz eta ahalik eta goien egoteko gogoz ekingo diote denboraldiari. Aurredenboraldi oparo baten ostean, igandean egingo dute debuta Zubietan, Sanse Complutense taldearen aurka.
Denboraldi honetarako, jokalari berri bat batu da taldearen plantillara. Sofía Keenan Espainiako selekzioarekin internazioanala da, eta Club Egaratik iritsita, aurrealdea indartuko du. Anari Madariaga eta Marta Lerchundi ere, filialetik lehen taldera igotako harrobiko jokalariak, lehen taldearen diziplinan arituko dira denboraldi osoan.
Denboraldi honetan ez dira taldean izango Laura Gárate, María Fernández, Lara Pampín, Gianella Palet eta Mariana Pineda. Poli Guajardok ere, azken urteotan bigarren entrenatzaile izan denak, ez du jarraituko. Klubak eskerrak eman nahi dizkie gurekin egon diren bitartean erakutsitako ahaleginagatik eta konpromisoagatik, eta onena opa die etorkizunerako.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin