REAL SOCIEDAD 0-1 RS TENIS

Asmatu ezinik

Gure belar hockey taldeak porrot gogorra jaso du gaur arratsaldean RS Tenisen aurka (0-1). Bigarren laurdenaren hasieran sartutako kanpokoen gol bakarra nahikoa izan da punturik gabe uzteko. Donostiarrak baloiaren kontrola mantentzen saiatu dira hasieratik, baina ez dute sortu ia arriskurik. Bigarren laurdenaren hasieran, ordea, Michelle Fillettek etxeko atezaina gainditzea lortu du, kantabriarrak aurretik jartzeko.

Bigarren zatian, txuri-urdinak sendoago aritu dira defentsan, baina ez dute aurkariaren areara hurbiltzea lortu. Kanpoko taldea oso sendo mantendu da, eta markagailua ez da mugitu azken bi laurdenetan. Porrot gogorra aurreko jardunaldian lortutako garaipenari jarraipena ematea eragotzi duena. Datorren astean, Junior FC taldearen aurka bolada onera itzultzen saiatuko dira. Atxurrak gora!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!