REAL SOCIEDAD 3-0 ATLÈTIC TERRASSA HC

Hazten jarraitzeko garaipena

Belar hockeyko gure taldeak garaipen handia lortu du gaur goizean Zubietan, Atlètic Terrasa Hockey Cluben aurka (3-0). Neurketa bikaina jokatu dute txuri-urdinek, azken asteetako sentsazio onak eta sendotasuna berretsiz. Norgehiagoka oso parekatuta hasi da, bi taldeek aukera argirik sortu gabe. Baina atsedenaldiaren atarian, Federica Cartak kanpoko atezaina gainditzea lortu du, etxekoek markagailuan aurrea hartuz.

Bigarren zatian, gipuzkoarrek erasotzen jarraitu dute, eta 34. minutuan, Luciana Molinak markagailuan aldea handitzea lortu du. Donostiarrek sendotasun handia erakutsi dute jokoan eta, azken minutuetan, Leire Zubizarretak hirugarren gola sartu du, garaipena biribilduz. Garaipen ikusgarria orain arte ligako partida guztiak irabazi zituen aurkari baten aurka. Hiru puntu oso baliotsu datorren asteko jardunaldi bikoitzari begira. Gure taldeak CD Terrassa Hockey izango du aurkari larunbatean eta Club Egara igandean. Atxurrak gora!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!