JUNIOR FC 2-2 REAL SOCIEDAD

Koparako sailkatuak

Gure belar hockeyko taldeak bina berdindu du gaur goizean Junior FCren aurka. Bigarren zatian izandako erreakzioari esker, gipuzkoarrek Erreginarekin Koparako sailkapena ziurtatu dute. Ia partidako lehen jokaldian, Amy Van Den Boschek etxeko taldea aurretik ezarri du, eta soilik hamar minutu ondoren, berriro ere jokalari herbereetarrak txuri-urdinen atezaina gainditu du abantaila bikoizteko. Bigarren laurdenean, katalanek jokoa dominatzen jarraitu dute, baina abagune handirik sortu gabe.

Atsedenaldiaren ostean, ordea, donostiarren erreakzioa iritsi da. Hirugarren laurdena hasi bezain laster, Luciana Molinak penalti korner bat aprobetxatu du markagailuan aldea murrizteko. Pixkanaka, gipuzkoarrak neurketaren kontrola edukitzen hasi dira, eta 50. minutuan Federica Cartak partida berdintzea lortu du eta behin betiko markagailua ezarri du. Puntu bat beti zaila den zelai batean, amore ematea ez dela aukera bat erakutsiz. Beste behin ere, txuri-urdinek zortzi talde hoberenen artean egotea eta Koparako sailkatzea lortu dute. Datorren astean gaur lortutako puntuari jarraipena ematen saiatuko dira RC Polori egingo dioten bisitan. Atxurrak gora!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!