Belar hockeyko gure taldeak 0-2 galdu du gaur eguerdian Zubietan, Sanse Complutenseren aurka, ligako lehen jardunaldian. Norgehiagoka parekatua hasi da eta ez da abagunerik izan lehen laurdenean. Bigarrenean, madrildarrak Lola Rierak penalti kornerrez sartutako golari esker aurreratu dira. Golaren ostean, txuri-urdinek neurketa berdindu nahi izan dute, baina ez dute aukera argirik sortu.
Aldageletatik bueltan, Alejandra Andreuk bigarrena sartu du kanpokoentzat. Realak ezin izan du ezer egin aldea murrizteko eta, azkenean, horrela amaitu da partida. Porrota donostiarrentzat txapelketako talderik onenetako baten aurka. Datorren astean, berriz ere Zubietan, lehen mailako beste erronka bat izango dute: Club de Campo, aurreko urteko txapelduna. Hau hasi besterik ez da egin. Atxurrak gora!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin