Atotxa, 1975. Liverpool FC taldeak, munduko futbol talde handienetakoak, Donostian jokatu zuen. Egun horretan ‘jaio zen’ gure atezain gogoangarriena. Aurtengo urrian mende erdia beteko da Luis Arconadak Realean debuta egin zuenetik. Hura ibilbide mitiko baten hasiera izan zen, lehen taldearekin 551 partida ofizial jokatuta bukatu zena, ez da gutxi! Ibilbide horretan, futbolaren munduak, bere adierazpen gorenean, gure atezain maitea miretsi zuen, eta historiako atezainik onenetako bat zela ere esan zuen, merezimendu osoz esanda ere. Eta gaur egun ere hala da.
Efemeride berezi hori dela eta, erakunde txuri urdinak omenaldia egingo dio 25-26 denboraldi osoan. Realeko atezain guztiek, gizonek zein emakumeek, Luis Arconadak aldean zeramatzan eta maitasun handiz gogoratzen ditugun jantziak jantziko dituzte partida bakoitzean. Lider izaten, hegan egiten, bere jendea hunkitzen eta tituluak altxatzen ikusi dugu. Urdinarekin, laranjarekin eta berdearekin. Eta beti, maite zituen galtzerdi zuriekin.
.jpg?1752747073988)





