Atzo amaitu zen Donostiako Urpeko Zinema Zikloaren 46.edizioa. Antzoki Zaharrean eginiko ekitaldian kategoria ezberdinetan Urrearekin saritutako lanak proiektatu ziren eta, azkenik, apoteosia sari banaketarekin, ekitaldi maitagarri eta hunkigarri batean, non proiekzioen hiru egunetan bizitako sentsazio guztiak nahastu ziren.
Donostiako baranda, garaikur gisa, Donostia bisitatu zuten saridunen eskuetara iritsi zen, planetako leku askotatik iritsita. Edizio honetan, nazioartean ospe handia duten argazkigintzako eta itsaspeko bideoko profesionalen presentzia izan dugu, besteak beste:
• Morgan Maugeri (Italia). Zilarra dokumentaletan, Sea of legends.
• Olivier Bourgeois (Andorra). Brontzea film labur musikaletan. Egilea: Galapagos
• Andoni Asenjo Estébanez (Bizkaia). Kantauriko lan onenaren saria, Una visión diferente.
• Alex del Olmo (Katalunia). Aipamen berezia Canon C70. Underwater Reef musikal laburragatik eta "Into the Blue: The Wonders of The Coral Triangle" dokumentalagatik
• Juan Francisco Rodríguez (Txile). Epaimahaiaren aipamen berezia, "Seasons in the Pacific Northwest" lanagatik
• José Carlos Rando Lara (Málaga). Epaimahaiaren aipamen berezia (Batangas Philippines)
• Frank Corvery, Almo Films ekoiztetxekoa (Frantzia). Aipamen berezia, Beneathengatik
• Jesús Manuel Martínez Guerrero (Málaga). Aipamen berezia, Maitasun Plastonikoagatik
• Plamena Mileva (Bulgaria). AQUA ALDIZKARIA saria, emakume batek egindako argazki-galeria onenari.
• Iñaki Alcalde Ayerbe (Gipuzkoa). ORAIN GIPUZKOA saria Kantauriko argazki-galeria onenari.
• Roge Blasco, FRANCISCO PIZARRO Sari Bereziarekin omendua
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin