ITSAS MUNDUA EZAGUTZEN

Martxan da Txikizikloa

Martxan da jada aurtengo Txikizikloa. Hegoa Ikastetxea eta Herri Ametsako lehen hezkuntzako ikasleek eman diote goizean hasiera edizio honi, gure Urpeko Sailak Real Sociedad Fundazioaren laguntzarekin antolatzen duena.

Goiza ilusio handiz hasi dute txikiek. Lehenik eta behin, Donostiako Aquariumeko auditorioan sartu dira, eta itsasoa zaintzeari eta zaborren arazotik babesteko moduari buruzko proiekzio bat ikusi dute.

Momentu dibertigarrienetako bat txikiek Aquariumari egin dioten bisita izan da, marrazoak beti baitira erakargarri. Itsas mundua gertutik ezagutzeko aukera bikaina izan dute goiz eder honetan.

Hurrengo hiru egunetan The English School, Intxaurrondo Ikastola, Amara Berri Morlans, Arantzazuko Ama, María Reina, Aiete Ikastetxea eta Zuhaizti Eskola Publikoko ikasleek hartuko dute parte. Gaurkoen antzeko jarduerak egingo dituzte, denak gai berarekin: itsasoa ezagutu eta defendatu.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!