Alex Sarrias txuri-urdinak historia egin du São Francisco do Suleko (Santa Catarina, Brasil) uretan azaroaren 26tik 29ra ospatu den CMAS 2025ean Munduko Txapeldun izan den Espainiako selekzioa osatuz.
Alex lorpen horretan parte hartu izana harrotasun galanta da gure klubarentzat, eta urpeko arrantzan berak izandako dedikazioa, talentua eta ibilbidea saritzen ditu.
Brasilgo Arrantza eta Urpeko Kirolen Konfederazioak (CBPDS) antolatu du txapelketa, Urpeko Jardueren Munduko Konfederazioaren (CMAS) ikuskaritzapean, eta munduko urpeko arrantzale onenak bildu ditu. Brasilgo urek, euren gogortasunagatik, korronte indartsuengatik eta sakontasun handiagatik ezagunak, talde guztiak proban jarri dituzte, jardunaldi bakoitza benetako erronka bihurtuz.
Realetik Alex Sarrias zoriondu nahi dugu, bere konpromiso eta profesionaltasunak, gure sekzioa nazioarteko mapan kokatu baitu.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin