Bost egun berezi izan dira txikienentzat. Amassorrain Ikastola, Katalina Erauso HLHI, Presentación de María, Aiete Ikastetxea, Intxaurrondo Ikastola, Mendiola Ikastetxea, The English School, María Reina Eskola, Xirimiri Eskola Librea eta Aldapeta María ikastetxe donostiarretako ikasleek parte hartzeko aukera izan dute aurten ere Real Sociedad Fundazioak eta gure Urpeko Jardueren Sailak antolatutako Txikizikloren hamahirugarren edizioan.
Egun hauetan, Donostiako Aquariuma bisitatu dute, hainbat bideo ikusi dituzte eta gure ozeanoen zaintzarekin eta errespetuarekin lotutako jarduerak egin dituzte. Aurtengo berrikuntza nagusia AZTIren Ulysses proiektuan parte hartzea izan da. Ikastetxe bakoitzak egurrezko itsasontzi txiki bat izango du, ikasleek apaindu ahal izateko. GPS bidez hornituta, itsasontzi horiek AZTIren kanpaina ozeanografikoetan erabiliko dira Bizkaiko Golkoan egiten dituzten ibilbideak jarraitzeko. Horrela, itsas hondakinak nola mugitzen diren ezagutuko dute ikasleek, ikerketa zientifikora hurbilduz eta gure ozeanoen babesean parte hartuz.
2026ko CIMASUBen amaiera
Bestalde, bihar emango zaio amaiera Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren 50. edizioari (CIMASUB 2026). Ostegunean hasi zen edizio berri hau eta hiru egun hauetan zehar munduko hainbat itsaso ezagutuko ditugu proiektatuko diren film laburrei esker.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin