CIMASUB 2023

“Etorkizun urdina eraikitzen”

Vídeo

Gaur goizean aurkeztu da Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren 47. edizioa. Realeko Urpeko Atalak urtero antolatzen duen bezala, CIMASUB 2023 itsaspeko munduaren zale guztientzako munduko erreferentzietako bat izaten jarraitzen du. Gaur goizean aurkeztu da ofizialki Donostiako Aquariumean, eta aurten ere Real Sociedad Fundazioaren laguntza izango du.

Nazioarteko Zikloa hiru egunez egingo da berriro, hilaren 16, 17 eta 18an, eta aurtengo edizioan aurkeztu diren film labur eta dokumental onenak proiektatuko dira Antzoki Zaharrean, 19:00etan. Azaroak 13tik 17ra Txikizikloa familian egingo da, Aquariumeko auditorioan. Txikizikloak Donostiako hamar ikastetxetako 600 haur inguru hartuko ditu, goizez.

Dena prest CIMASUBeko beste edizio handi batez gozatzeko. Pasioa, borondatea, talentua eta Itsasoarekiko maitasun amaigabea biltzeko berezko gaitasunagatik ospea bereganatu duen lehiaketa. Film laburren intentsitateak eragin handia du ikuslearengan, bai irudiengatik, zein transmititzen diguten mezuarengatik. Pantaila handian oso gutxitan ikusi daitezken leku eta espezie ezberdinen irudiak ikusteko aukera ematen duen erakusleihoa izanda, bideografo onenek ur azpian ematen dituzten ordu guztiei esker lortutako irudi paregabeak eskeintzen dizkigu CIMASUB zikloak. Honekin batera, gizakiak itsasoarekiko duen jarrera desegoki eta krudela azaleratu eta gaur egun onartzeko zailak diren egoerak erakusten ditu.

Aipatutako guzti honek dakarren erakargarritasunari esker, lehen mailako estreinaldiak ikusi ahal izango ditugu pantailan, Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa bezalako lehiaketa txalotuan.

Gaurko ekitaldian, aurkeztutako lan bakoitzaren egitaraua eta xehetasunak jakinarazi dira. Aurkezpenean honako hauek parte hartu dute: David Sánchez CIMASUBko zuzendariak, Andoni Iraola, Real Sociedad Fundazioaren zuzendaria, Jaime Otamendi, Donostia Kulturako zuzendari-gerentea, Maria Jose Telleria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako zuzendari nagusia eta Monica Pedreira, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko zuzendari nagusia, eta José Ignacio Espel, Donostiako Aquariumeko zuzendaria.

Informazio osoa hemen.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!