Realeko eta Atlético de Madrideko beteranoek partida bat jokatu zuten atzo Zubietan, Errege Kopako finala dela eta, La Cartujako hitzordu handia animatzeko balio izan zuena. Norgehiagoka bi klubetako beteranoen elkarteek eta Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioko kideek antolatu zuten, Espainiako Futboleko Federazioarekin batera.
Neurketaren aurretik, bi taldeek, epaileez eta bertara batu nahi izan zuten zaleez gain, familia argazkia egin zuten momentua girotzeko. Partida euripean jokatu zen, arratsalde osoan zehar etenik eman ez zuena, eta markagailuan hirunako berdinketarekin amaitu zen. Eguna amaitzeko, bi taldeek Donostiako Egia auzoko Ur Zaleak elkartean afari batekin eman zioten amaiera jardunaldiari.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin