Datorren apirilaren 11n, 19:00etatik aurrera, Zubietako z5 zelaian jokatuko da Realeko eta Atlético de Madrideko beteranoen arteko partida polita. Errege Kopako finala dela eta egingo da, eta La Cartujako hitzordu handia animatzeko balioko du.
Bi klubetako beteranoen elkarteek eta Espainiako Futbolari Beteranoen Elkarteen Federazioko kideek antolatu dute topaketa Espainiako Futboleko Errege Federazioarekin lankidetzan. Partida ikusteko sarrera doan izango da.
Jardunaldiari hasiera emateko bi taldeetako jokalariek eta epaileek argazki bateratua aterako dute. Zaletuen artean, momentua bufanda truke batekin partekatzeko gonbitea ere egiten da.
Kirol arloan, mito ugari izango dira. Realaren aldetik, Bixio Gorriz, Loinaz, Arteaga, Zabala, Roteta, Díaz de Cerio, Urzelai, Oskitz eta Cuyami arituko dira, besteak beste, Xanti Bakero eta Iñigo Eloseguiren zuzendaritzapean.
Atlético de Madriden, Roberto Solozabal, Movilla, Fresnedoso, Cacho Heredia, Manolo Sanchez, Orozco, Pedraza edo Marcelino bezalako jokalari handiak egongo dira.
Partidaren ondoren, bi zaletu taldeen ordezkariak berdegunera jaitsiko dira, beteranoekin batera familia-argazkia egin eta bi taldeen mitoak protagonista dituen jardunaldi polit bati amaiera emateko.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin