Gure hirugarren taldeak puntu bat lortu du gaur goizean Zubietan Deportivo Alavés C-ren aurka bina berdindu ostean. Txuri-urdinek puntu bat eskuratu dute azken jokaldian Galilea atezainaren golari esker, sekulako eromena piztuz.
Partida Alaveseko bigarren filialak aukera garbienak sortuz hasi da. Bosgarren minutuan, Galileak Enaitz Fernándezen errematea geldiarazi behar izan du baloia kornerrera bidaliz. 14. minutuan, Sylla lehenik eta Oteo ondoren, lehen gola sartzetik gertu egon dira, baina defentsa donostiarra sendo egon da. Txuri-urdinen lehen aukera Xuban Fernándezen alboko falta batean iritsi da; Telletxeak baloia atera jaurtitzea lortu du aldaratze baten ostean, baina ez du zorterik izan. Bi taldeen lehia biziaren ostean, markagailua ez da mugitu atsedenaldira iritsi aurretik.
Bigarren zatiko lehen jokaldian, ordea, Enaitz Fernándezek eskuinetik egindako erdiraketa bat baliatuz talde gasteiztarra aurretik jartzea lortu du. Garitaonaindiaren sarrerak neurketari beste erritmo bat eman dio, eta 63. minutuan, Etxarrik egindako jaurtiketaren aldaratzea aprobetxatuz, aurrelariak berdinketa lortu du. Partida amaitzeko minutu gutxi falta zirenean, Arabako taldea aurretik jarri da berriro, Morsyren golari esker. Neurketak ihes egingo zuela zirudienean, azken jokaldian area txikian izandako aldaratze baten ostean, Galileak baloia sare barrura bidali du, puntu garrantzitsua eskuratzeko.
Amaiera izugarria etxean porrotik ezagutu gabe jarraitzeko. Datorren astean, puntu honi jarraipena ematera Soduperen aurka. Goazen!
Fitxa teknikoa:
Real C: Galilea, Isasa (Ezkerra, min. 56), Uranga, De Orue, Arana, Letamendia (kap.) (Mancisidor, min. 87), Telletxea, X. Fernández (D. López, min. 56), Nebreda (Santana, min. 80), Etxarri eta R. Rodríguez (Garitaonaindia, min. 56).
Deportivo Alavés C: Funallet, Carmona, Muñoz (Aranguren, min. 69), Azarloza (kap.), J. Gómez, Encinas, Sylla (Garoña, min. 83), Oteo, N. Díaz (Morsy, min. 59), Alava (Beobide, min. 69) eta E. Fernández (Cantero, min. 59).
Golak: 0-1: E. Fernández, min. 46; 1-1: Garitaoinaindia, min. 63; 1-2: Morsy, min. 86; 2-2: Galilea, min. 90+7.
Epailea: Asier Gorrotxategi. Txartel horia atera die etxeko X. Fernández, Garitaonaindia eta Etxarriri eta kanpoko Muñoz, Morsy, Aranguren, Azarloza eta Encinasi.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin