LaLiga itzuli da, eta harekin batera, goiko postuetan jarraitzeko anbizioa. Urte osoko txapelketan taldeak bizi duen bolada onak baikortasunez bete du talde txuri-urdina denboraldiaren lehen laurden honetan. Sailkapenean bosgarren izateak ilusioaren bidea argiztatu du, baina irabazten jarraitu beharra dago.
Levante iritsiko da Anoetara. Bere bidea eginez joan den taldea da, eta iaz, egoera sinesgaitz batean, mailari eustea lortu zuen, ia miraria eginda. Luis Castro entrenatzailea iristeak konfiantza eta beren aukeretan sinesteko indarra eman zizkien. Txapelketa amaierako azken txanpa bikainari esker, goi-mailako taldeen pareko jarduna eginez, mailari eusteko saria lortu zuten.
Granotek ez dute banakako jokalari nabarmenik, baina taldearen indarrari esker, beren baliabideei etekin handia ateratzen diete. Ondo dakite zer egin behar duten, eta indarguneak ahalik eta gehien baliatzen dituzte. Asteazkenean Athleticen aurka lortutako garaipenak moral handiz ekarriko ditu Anoetara.
Matarazzoren mutilek argi dute zer egin. Erasoan duten potentziala handia da, eta taldeak zelaian islatzen du, golak eta puntuak pilatuz. Hori da jarraitu beharreko bidea, baita gaur ere. Geziak gorantz jarraitu behar du. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin