REAL SOCIEDAD 2-1 LEVANTE UD

Eta beste hiru puntu

Realak beste garaipen bat lortu du Ligan, gaur arratsaldean Levante Anoetan mendean hartuta. Txuri-urdinek partida ona jokatu dute, gol gehiago sartzeko aukera ugari izan dituzten arren. Lehen zatian Óskarssonen eta Turrientesen golei esker eskuratu dituzte hiru puntuak.

Beste behin, partida erritmo bizian hasi da. Seigarren minutuan, Realak aurrea hartu du Óskarssonen golari esker. Aurrelariak Forten pasea aprobetxatu du markagailua irekitzeko. Txuri-urdinak nagusi ziren, baina bisitarien kontraeraso batean berdinketaren gola iritsi da. Thiagok bigarren zutoinean buruz errematatu du, Remiro gaindituz. Donostiarrek, ordea, berehala erantzun dute, beren joko-estiloari leial. Guedesen pasea jaso ondoren, Turrientesek ezkerrez jaurti du, zutoinaren ondotik, eta berriro aurretik jarri du Reala. Abantaila berreskuratuta, Matarazzoren taldeak aukera ugari izan ditu aldea handitzeko, baina Óskarssonek ez du asmatu Ryan atezainaren aurrean, bi aukera onetan. Remirok ere lan bikaina egin du, Ratkoven jaurtiketa on bati erantzunez geldiketa ikusgarria eginda.

Bigarren zatia etxeko taldearen beste aukera argi batekin hasi da; Guedesek, ordea, baloia kanpora bidali du oso gutxigatik. Realak gol-errenta askoz handiagoa merezi zuen, baina ez du aurrean asmatu. Ezta Guedesen errematearekin amaitutako beste jokaldi on batean ere. Horrek, azken txistua jo arte, tentsioari eutsi dio.

Beste garaipen bat sailkapeneko goiko postuetan jarraitzeko. Garaipena zabalagoa izan zitekeen, baina ezin da beti horrela izan. Hiru puntuak, behintzat, zakura. Orain, derbiaren bila.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Fort (Aramburu, min.62), Martín, Sarr, Sergio Gómez, Gorrotxa, Turrientes (Herrera, min.71), Sučić (Barrene, min.62), Guedes (Ochieng, min.84), Oyarzabal (kap) eta Óskarsson (Zakharyan, min.84).

Levante UD: Ryan, Nacho Pérez, Mandy, Ndukwe, Manu Sánchez, Requena (Musuayi, min.79), Olasagasti, Brugué (kap)(Víctor), Thiago (Cortés min.79), Ratkov (Etta Eyong, min.62) eta Romero.

Golak: 1-0: Óskarsson, min.6. 1-1: Thiago, min.23. 2-1: Turrientes, min.27.

Epailea: Javier Alberola. Txartel horia etxeko Martíni eta kanpoko Manu Sánchez, Musuayi eta Víctorri.

Ikusle kopurua: 30.035 pertsona.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!