CHAMPIONS LEAGUE BIZI NAHI DUZU GURE VIP GUNETIK?

Bost izarreko esperientzia futbol onenerako

Vídeo

Itzuli da Champions-a Donostiara. Europako klub onenak Reale Arenan elkartuko dira irailetik aurrera. Imajinatzen al duzu futbolik onenaz eta VIP esperientziarik onenaz gozatzea? Gure etxean izarren konbinazio bikain hau bizitzeko aukera eskaintzen dizugu, zelaikoak eta gure Hospitality gunekoak.

VIP palko guztiz hornitua, erosotasun eta zelai ikuspegi onenekin, munduko gastronomiarik ospetsuenetako batekin lerrokatua, eta ligako giro inbidiatuenetako batean murgildua. Ospatu zure taldearen golak futbolera zoazenean ohituta zaudenaz bestelako sentsazioak sentitzen dituzun bitartean.

Jar zaitez gurekin harremanetan Champions Leaguen edo Ligan prest egoteko

Une honetan VIP palkoen eskuragarritasun handiagoa dago Champions Leaguerako, nahiz eta noizean behin palkoren bat libratu daitekeen liga txapelketarako ere. Bi kasuetako edozeinetan, informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez harremanetan goiko aldean adierazitako estekaren bidez, eta behar duzun guztian erantzungo dizugu.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!