OIS GOTEBORG KLUBAREKIN LANKIDETZA

Suediarekin zubiak sendotzen

Egun hauetan zehar Suediako hainbat enpresa Reala ezagutzen ari dira. Klubak Suediako OIS Goteborg klubarekin bi urtetik hona duen harremana aprobetxatuz, eskandinaviarren hamabi babeslek Goteborgeko klubarekin egin dute bidai (stage bat egiten ari da Zubietan OIS-ek) Gipuzkoako enpresei bisita egiteko, gure herria eta gastronomía ezagutzen duten heinean

OIS-en bisita bere babesleek aprobetxatu dute RS Enpresak kluba osatzen duten zenbait enpresekin harremanak izateko. Suediatik etorri diren ordezkarien artetik automozioa, ostalaritza, metala eta zerbitzuak sektoretako enpresak dira. Asteburuan zehar Suediako ordezkariek Zubietako instalakuntzak ezagutu dituzte eta lan jardunaldi aberasgarriak eduki dituzte RS Enpresekin.

Bi kluben arteko lankidetza orain dela bi urte jaio zen. Azken bi denboraldietan Realeko beheko taldetako entrenatzaileak Goteborgen OIS-ek egiten duen kanpusean izaten dira, eta klub eskandinaviarrak gure instalazioetan egin du bere aurredenboraldiko aste bat.

Klub horien arteko harremana eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin Gipuzkoa eta Suediako enpresen arteko sinergiak sustatzeko giltzarri izan dira.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!