KELER ESPAZIOA BIHAR ETA LARUNBATEAN IREKIKO DA

"Zoragarriak dira"

Vídeo

Keler Espazioak ongietorri beroa jaso zuen igandean bere gune berrietako ate irekien egunean. Partida arratsaldeko azken orduan jokatzen zen arren, eguerditik aurrera adin guztietako zaleak gerturatu ziren Reale Arenara.

Familiak, txikiak, lagun taldeak… hurbildu ziren espaziora zerbitzu berriak ezagutzera. Dibertimenduzko jokoak, puzgarriak, gaminga txikientzat eta LG Gaming Room, non 14 urtetik gorakoek e-Sports eta bideo-jokoen munduarekin gozatuko duten.

Elkarrekin bizi ditzagun Mallorca eta Bernabeuko partidak

Keler Espazioa ez da egongo martxan Reale Arenako partidetan bakarrik. Kanpoko partidetan ere (Son Moix, bihar, 21:00etan eta Bernabeu, larunbata, 21:00etan), aisialdia eta ostalaritza gunea irekiko da partidak elkarrekin bizitzeko asmoz.

Ostalaritza gunea bihar 20:00etatik aurrera egongo da martxan. Gainerako guneak, berriz, ez dira erabilgarri egongo, partida astegunetan eta beranduegi jokatuko baita. Larunbatean, berriz, espazio osoa egongo da zabalik (ostalaritza, txikientzako gunea eta LG Gaming Room) 17:00etatik aurrera.

Bazkideentzako eta RS Fanentzako prezio bereziak

Datorren larunbatetik aurrera, etxeko txikienentzako jolas-guneaz gozatu ahal izateko prezioak aktibatuko dira, gaming zone propioa barne, baita LG Gaming Room ere, non bideojokoen munduko azken nobedadeak gehitzen joango dira. Hauek dira erabilera-tarifak:

Gehiago eta hobeto

Datozen egunetan, aktibazioen, ekitaldien… berri emango da. Ondo hasi den proiektu honek, hobetzen jarraituko du, familia txuri urdin osoari bere etxean esperientzia onena eskaintzeko. 


*Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek web gunean edo sare sozialetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/196/7/8d0dd67c-c4eb-4333-bd76-1bf056ac714e.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!