Amets Bat bihar itzuliko da

Vídeo
Zubietako instalazioek bihar asteazkena Amets Bateko jardunaldi berri bat hartuko dute. Real Sociedad Fundazioak antolaturiko ekimen arrakastatsu honek, Tolosako Samaniego Ikastetxeko, eta Donostiako Zurriola Ikastola eta Orixe Ikastolako 172 ume bilduko ditu goiz polit batean. Bertan Realeko historia eta baloreei buruzko bideoa ikusiko dute, Zubietako leku guztiak ezagutu, z4ean jokatu, lehen taldeko lehen entrenamenduan animatu eta lehen taldeko jokalari batekin eta emakumezkoen taldeko beste jokalari batekin solasaldi atsegin bat izango dute. Ondoren, Donostiako Aquariumera joateko aukera izango dute, Real Sociedad Fundazioko babeslea dena, jardunaldia borobiltzeko. Gainera, ume taldea datorren abenduaren 10ean Anoetan izango da Valenciaren aurkako partidan.

¡Solo para usuarios registrados!

Este contenido es solo para los usuarios registrados en nuestra web.

Regístrate haciendo clic en el Login y disfruta de contenido exclusivo para ti.