Korner

Kultura&Futbol Festibala

Vídeo

Real Sociedad Fundazioa eta Donostia Kulturak eguerdian aurkeztu dute bere lankidetza akordioa, zeinari esker jaio den Korner-Kultura&Futbol Festibala, Donostian pisu handia duten bi mundu lehen aldiz batzden dituen jaialdia: kultura eta futbola. Eneko Goia, Donostiako alkatea, Jokin Aperribay, Real Sociedad Fundazioko prresidentea, Miren Azkarate, Kultura, Euskara eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkaria, eta Andoni Iraola, Real Sociedad Fundazioko zuzendaria, izan dira otsailaren 19tik 24ra biziko den festibal hau aurkeztu den ekitaldian.

Hiriko kultur eskaintzan hutsune bat betetzeko eta bere alorrean erreferente bilakatzeko jaio da Korner. Izenak adierazten duen bezala, jaialdiak bilgune bat izan nahi du, itxuraz urrun dauden baina gero eta harreman gehiago duten bi munduren topalekua. Hori da hain zuzen Korner-en helburua: cultura eta futbolaren arteko hartu-emanak hobeto ezagutzea eta baita sustatzea ere. Festibal honen egoitza nagusia Anoetako Estadioan dagoen Ernest Lluch Zentro Kulturala izango da.

Aperribayen hitzetan, “ohorea da proiektu honetan parte hartzea. Realak urteak daramatza umeen hezkuntzan lanean eta hezkunta kulturaren aurrekaria da. Aukera paregabea da guretzat”. Eneko Goiak esan bezala, “kultura eta futbola bide paraleloetatik joan diren bi masa mugimendu dira. Orain bat egiten ditugu festival honetan”. Miren Azkaratek, aldiz, “festibalak formato anitza izango du, tertuliak, hitzaldiak, proeikzioak… jendea kulturara gehiago hurbiltzea ahalbidetuko dutenak”, esan du. Azkenik, Andoni Iraolak azpimarratu egin du festibalak “ahalik eta ikuspegi zabalena izango duela eta jendearen partehartzea bilatuko duela”.

Jaialdi berri honek dagoeneko dagoen kultur eskaintzan hutsunea beteko du eta erreferentziazko jaialdia izateko asmoarekin sortzen da. Eta bere izenak dioen bezala, bat elkargune izan nahi du urrunak diruditen baina amankomun puntu asko dituzten bi munduen artean. Hori da Korner-ek bilatzen duena: kultura eta futbolaren artean elkarlekuak erraztea.

Solasaldiak, proiekzioak, antzerkiak, bideojokoak… Bi mundo horien arteko konexioek eta adierazpenek literatura, zinea, argazkia, artea, kazetaritza eta abarren inguruan izango dira. Datozen egunetan programari buruzko xehetasun gehiago emango dira.



Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!