Gure harrobiaren kronikak

Igande arratsaldean Zubietako z7an jokatutako neurketa. Realak baloia edukitzen hasi zuen neurketa eta hamaseigarren minutuan kontraeraso batean gola sartu zuen Aranzabek. Txuri-urdinek gehiago kontrolatu eta aukeraren bat sortu zuten ere. Atsedenaldira iritsi aurretik berdinketa eskuratu zuten kanpokoek. Bigarren zatiaren lehen minutuetan Aurrera de Vitoriak aukeraren bat izan zuen aurrea hartzeko. Minutuak aurrera joan ahala Realak jabetza berreskuratu zuen eta Ujiak areaz kanpo gol bat lortu zuen aldaratze baten ondoren. Txuri-urdinek aukerak izan zituzten abantaila handitzeko, baina gasteiztarrek erdiraketetan zalantzak sortu zituzten. Hurrengo jardunaldian Realak Athletic Cluberi egingo dio bisita.Realaren hamaikakoa: Auzmendi; Ujia, Aranbarri, Calvillo, Orbegozo; Zubimendi, Saenz; Lucbert, Veiga, Aranzabe; Eizagirre.Jokatu zuten ere El Haddadi, Arana, Focone, Mentxaka.Igande arratsaldean Gobelan jokatutako neurketa. Partida borobila atera zitzaion lehen zatian Easori. Presioa eginaz lapurtzeak sortu zituzten txuri-urdinek eta laugarren minutuan Lopezek lehena sartu zuen. Reala konturatu zen min egiten zuela baloia lapurtu eta azkar atereaz. Lopezek abantaila handitu zuen eta aukera gehiago izan zituen Easok. Lehen zatia amaitzear zegoela Gabilondok huts eta hirukoa sartu zuen. Bigarren zatian Arenasek berdin jokatu zuen, baina Easok ez zuen intentsitatea mantendu. Lehen minutuetan 1-3koa eskuratu zuten bizkaitarrek eta partiduan sartu ziren etxekoak. Galera txuri-urdin batean bigarrena sartu zuen Arenasek. Kerejetak buruz-buruko batean izan zuen laugarrena, baina bost minuturen faltan bizkaitarrek berdinketa lortu zuten. Hurrengo jardunaldian Easok Antiguoko hartuko du.Realaren hamaikakoa: Bastida; Laberdesque, Blasco, De la Arada, Ezkurdia; Rementeria, Elosegi; Gabilondo, Kerejeta, Ruiz; Lopez. Jokatu zuten ere Martinez-Losa, Koprivnik, Uriarte.Larunbat arratsaldean Zubietako z4ean jokatutako neurketa. Partida hasi eta berehala Gernikak baloi lapurtze bat lortu eta huts eta batekoa sartu zuen. Realak berehala erantzun eta Salaberriak berdinketa eskuratu zuen. Gernikak langara bidali zuen erremate bat eta ordu erdira Sanchezek bigarrena sartu zuen. Bigarren zatian Gernikak estutu zuen, baina Lopezek hirugarren golarekin lasaitasuna lortu zuen. Golpeo luze batean Lopezek markagailua itxi zuen. Hurrengo jardunaldian Realak Romori egingo dio bisita.Realaren hamaikakoa: Gelbentzu; Garmendia, Odriozola, Arruabarrena, Cantero; Salaberria, Arrieta; Guruzeta, Galarreta, Sanchez; Uzkudun. Jokatu zuten ere Ramirez, Lopez, Garrido.Larunbat eguerdian Aita Marin jokatutako neurketa. Lehenengo zatian ez zen ondo sartu Reala. Zumaiakok aurrera hartu eta zailtasunak ipini zizkion txuri-urdinei lehen berrogei minutuetan. Bigarren zatian berdindu zuen Realak Carbonellen golarekin. Minutu gutxira Zumaiako hamarrekin geratu zen eta egoera honek erraztu zion partida talde txuri-urdinari. Pachecok bigarren gola eskuratu zuen eta Carbonell, Alvaro Gonzalez eta Arzakek itxi zuten markagailua. Hurrengo jardunaldian Realak Elgoibar hartuko du.Realaren hamaikakoa: Owono; Tijero, Revilla, Muguruza, Santos; A. Gonzalez, Lopez de la Calle; Carbonell, Barrenetxea, Teijeira; Arzak.Jokatu zuten ere Pacheco, Zubillaga.Larunbat eguerdian Plazetan jokatutako neurketa. Partida polita bi taldeek jokatutakoa. Realak kontrola izan zuen eta iritsierak izan zituen joko konbinatiboa eginaz. Allerruk lehietan gauzak zail ipini zituen. Baloi geldiko jokaldi batean lehena sartu zuten etxekoek. Zubietakoek dinamika berdinarekin jarraitu zuten eta hegalak ondo aprobetxatuz bi gol sartu zituzten. Marcosek erdiraketa on baten ondoren lehena eta Almandozek bigarrena jokaldi antzeko batean. Bigarren zatian dinamika berdina mantendu zen eta Realak aukerak izan zituen. Karrikaburuk hirugarrena sartu zuen eta distantzia handitzeko aukerak izan zituzten txuri-urdinek. Allerruk falta zuzen batean lortu zuen bigarren gola. Bost minuturen faltan berdinketa iritsi zen areaz kanpoko jaurtiketa batean. Hurrengo asteburuan Realak Aretxabaleta hartuko du.Realaren hamaikakoa: Arana; Arotcarena, Zeberio, Irazu, Ortiz de Guinea; Dadie, Telletxea; Ruiz, Almandoz, Balda; Marcos. Jokatu zuten ere Elkorobarrutia, Turrientes, Karrikaburu, Aranburu, Rodriguez.Larunbat goizean Karla Lekuonan jokatutako neurketa. Partida trabatua bi taldeek jokatutakoa. Realak konbinatu nahi izan zuen eta Oiartzun ordenatuta mantendu zen defentsan. Etxekoek eraso azkarretan arriskua sortu zuten. Lehen zatiaren amaieran lehena sartu zuen Gonzalez de Herediak. Bigarren zatian dinamika antzekoa izan zen, baina Oiartzunek nekea nabaritzen hasi zen. Realak aukera dezente izan arren, bigarren gola bere atean sartu zuten etxekoek. Txuri-urdinek kontrola mantendu zuten, baina etxekoek abantaila murriztu zuten. Azken minutuetan Lizaso sartu zuten lasaitasunaren gola. Hurrengo jardunaldian Realak Kostkas hartuko du. Realaren hamaikakoa:Vadillo; Pascual, Garcia, Gastesi, Agote; Vitoria, Lizaso; Garzon, Amigot, Taillefer; Gonzalez de Heredia. Jokatu zuten ere Fernandez, Bengoa, Pociello, Zabala.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!