Amets Bat bihar itzuliko da

Vídeo
Zubietako instalakuntzak ilusioz beteko dira berriro asteazkenean Amets Bateko jardunaldi berri batekin. Real Sociedad Fundazioak antolaturiko ekimen arrakastatsu honek Donostiako Santo Tomas Lizeo eta Harri Berri Oleta Ikastetxeko 102 ume bilduko ditu fabrika txuri urdinean. Txikiak bikain pasako dute Zubietako leku guztiak ezagutzen, Realeko historia eta baloreak azaltzen dituen bideo ikusten, z4ean futbolean arituz, lehen taldearen entrenamenduan animatuz eta bi jokalarirekin solasaldi atsegin bat izanez. Hainbat emozio eta gero Miramongo Eureka! Zientzia Museora joango dira eta larunbatean Anoetan izango dira taldea bultzatzen Celta de Vigoren aurkako neurketan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!