KOMUNIKATU OFIZIALA

Bideak banatuko dira denboraldi amaieran

Vídeo

Realak eta Natalia Arroyok bideak banatuko dituzte, ekainaren 30ean, bi alderdiak lotzen dituen kontratua amaitu ondoren.

Natalia Arroyok lau denboraldi egingo ditu klub txuri-urdinean, denboraldi horietan, gure historiako gertaera garrantzitsuenetarikoen protagonista izan delarik. Emakumezkoen sailaren hazkuntza prograsiboan emandako pauso garrantzitsuak izan diren ligako bigarren postuko sailkapena (historiako onena), Txapeldunen Ligako historiako lehen parte-hartzea eta Superkopako finala.

Eta oraindik ere erronkak daude, eta zer nolakoak, aurretik. Bi aste barru beste egun historiko bat biziko du taldeak. Zaragozan jokatuko den Erreginaren Kopako finala jokatuko du, bere indar guztiekin. Ia menderaezina den arerio bat izango dute aurrean, baina inork ez dio taldeari balentria lortzeko ilusioa kenduko.

Hilabete eta erdi falta da denboraldian markatutako bidea amaitzeko. Talde teknikoaren eta plantillaren azken ahalegina, gure futbolaren aurrerapenean funtsezkoa den etapa harrotasunez eta zapore onez amaitzeko.

Eskerrik asko, Natalia!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!