SANSE – CELTA FORTUNA (LARUNBATA, 17:00)

Lehiatzen jarraitu

Sansek Celta Fortuna hartuko du larunbat honetan Zubietan. Txuri-urdinek beste garaipen bat lortu zuten joan den asteburuan Tarazonan irabazita eta horrek bederatzigarren postu eroso batean sendotu ditu. Gure filialak denboraldia amaitzeko falta zaizkion azken lau partidetan lehiatzen jarraitzea du helburu. Vigoarrak, berriz, laugarren postuan dago eta igoerako playoffetan duen postua ziurtatzetik oso gertu dago. Filialen arteko lehia erakargarria Zubietan. Aupa Sanse!

REAL C – CD IZARRA (IGANDEA, 12:00)

Gure hirugarren taldeak Izarra hartuko du igande honetan denboraldiko azken neurketan. Txuri-urdinak oso erregularrak eta lehiakorrak izan dira ikasturte osoan zehar; nafarrek, berriz, playouta jokatuko dute (gol askorengatik galdu eta Mutilverak Barakaldori erraz irabazi ezean), eta beste urtebetez mailari eusten saiatuko dira. Denboraldiari garaipen batekin agur esatera.

PARTIDAK ZUZENEAN

Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:

Larunbata:

10:30 Emakumezkoen D taldea – Antiguoko KE (RSTV)

Igandea:

12:00 Real C – CD Izarra (RSTV)

16:00 Easo – Tolosa CF (RSTV)

18:00 Emakumezkoen C taldea – Lakua Vitoria-Gasteiz CDF (RSTV)

Real Sociedad TVk emango dituen neurketak gure YouTubeko kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira zuzenean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!