FUTBOLA, ESKUBALOIA, TXIRRINDULARITZA ETA MENDI LASTERKETAK

Maila handiko topaketa

Maiatza maila handiko kirol ekitaldiez beteta dago. Asteburu honetatik aurrera, goi-mailako futbolaz, eskubaloiaz, txirrindularitzaz eta mendiko lasterketez gozatu ahal izango dugu.

Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak antolatutako topaketa batean parte hartu dugu. Gure jokalari Izarne Sarasola eta Iris Arnaizek hartu dute parte, Naia Amondarain txirrindulariarekin (Laboral Kutxa Euskadi Fundazioa), Alba Menendez eskubaloi-jokalariarekin (Amara Bera Bera) eta Ainara Uribarri lasterkariarekin batera.

Topaketa honen helburua herritarrek hilabete honetan eskaintzen ditugun ekitaldiez goza dezaten animatzea izan da. Kirol-ekitaldi horiek, besteak beste, ostiralean hasiko dira, Illunben jokatuko den eskubaloiko Erreginaren Kopako final-laurdenekin eta Elgoibarren amaituko den Emakumezkoen Itzuliko lehen etaparekin. Maiatzaren 18an aldiz, txuri-urdinek beste hitzordu historiko bat dute Zaragozako Erreginaren Koparen finalarekin, eta astebete geroago, hilaren 26an, Zegama-Aizkorri mendi-lasterketetako proba nagusiaren txanda izango da. 

Animatu zaitezte!


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!