EGARA KLUBA 2-2 REAL SOCIEDAD

Puntu ona

Belar hockeyko gure taldeak meritu handiko puntua lortu du Egararen kantxan jokatutako norgehiagokan. Atsedenaldira heldu aurretik Luciana Molinaren golari esker aurrea hartzea lortu dute txuri-urdinek, baina etxekoek markagailuari buelta ematea lortu dute hirugarren laurdenean bi penalti kornerri esker. Donostiarrek asko estutu dute amaierara arte eta, berriro ere, Molinaren bitartez, behin betiko bikoa sartu dute. 

 Emaitza ona bosgarren sailkatuaren zelaian jardunaldi bikoitzeko aste honetan. Larunbatean Realak Junior taldea hartuko du Zubietan. Atxurrak gora!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!