1951ko Kopako finala

Txapeldunorde

Vídeo

Santanderreko final mitiko eta epikoak amaitu eta 23 urtera, Kopako final batera iritsi ginen berriro, eta aurkaria FC Barcelona zen. Lehiaketa sisteman ere aldaketak egon ziren eta, edizio honetan, Lehen Mailako lehen 12 sailkatuek eta Bigarren Mailako bi txapeldunek parte hartu zuten. Celta izan zen gure lehen aurkaria, Atotxan 4-1 gainditu genuen eta Balaidosen gol bateko berdinketa lortu genuen. Final-laurdenetan Racingekin parekatu ginen. Santandertarrek gerra handia eman zuten Atotxan 3-2 galduta baina itzulerako partidan 0-3 irabazi genuen. Finalerdiek Real Madrilekin parekatu gintuzten. Artigasen gol bakarti batek garaipena eman zigun Atotxan eta Chamartinen, zale madrildarrek presioa egin arren, finalerako sailkapena berretsi genuen Barinaga eta Caeiroren golekin 0-2 irabazita.

Katalanek, bestalde, Sevilla, Atletico Tetuan eta Athletic Club kanporatu zituzten. Ligan puntuekin berdinduta amaitu genuen 4. eta 5. postuetan, eta lehia parekatua izan zen.

Partidak ikusmin handia piztu zuen eta Chamartinek sarrera bikaina izan zuen, milaka zalerekin. 17:15ean, Asensi Martin epaile madrildarraren aginduetara, bi taldeek honako hamaikako hauek aurkeztu zituzten:

Real Sociedad: Eizaguirre, Murillo, Suarez, Jose Maria Marculeta, Ontoria, Patri, Epi, Alsua, Caeiro, Barinaga eta Jose Mari Perez.

FC Barcelona: Ramallets, Calvet, Biosca, Segarra, Gonzalvo, Martin, Seguer, Kubala, Cesar, Aldecoa eta Nicolau.

Partida berdinduta hasi zen, baina 15 minuturen buruan Caeirok min hartu zuen eta partida osoan minduta jokatu behar izan zuen. Une horretatik aurrera FC Barcelonak hartu zuen partidaren kontrola eta, 27 minuturen buruan, Cesarrek lortu zuen lehen gola. Blaugranek nagusitasunari eutsi zioten eta, lehen zatia bukatzeko bi minuturen faltan, Gonzalvok urrunetik jaurtitako jaurtiketa batek ezustean harrapatu zuen Eizagirre 2-0ekoa lortuz. Atsedenaldiaren ostean, kataluniarrak nagusi izaten jarraitu zuten, Kubalarekin, eta, gainera, Eizaguirre ere lesionatu egin zen. 67. minutuan Cesarrek veste gol bate gin zuen eta akabo finala.

Laburbilduz, gure "pizti beltza" izaten jarraitzen zuen FC Barcelonaren garaipen argia. Bitxikeria gisa esan dezakegu Benito Diaz gure entrenatzailea zela, 1928ko finaletan bezala.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!