Belar-hockeyko gure taldea Malagara joango da gaur arratsaldean, bihartik aurrera Erreginaren Kopa jokatuko baita bertan. Txuri-urdinek Atlètic Terrassaren aurka neurtuko dituzte indarrak final-laurdenetako kanporaketan.
Gipuzkoarrak sentsazio onekin iristen dira hitzordura, eta pausoz pauso joatea dute helburu. Finalerdiak hor daude, esku-eskura, eta hockeyan oso ondo jokatzen duen talde baten aurka borrokatuko dute. Ivan Lorenteren taldea hazi egiten da lehia hauetan eta paper ona egitea espero dute. Atxurrak gora!