SANSE – UD ALMERÍA (OSTIRALA, 19:30)

Erronka handia

Sansek UD Almeria hartuko du ostiral honetan Anoetan. Txuri-urdinek azken minutuetan galdu zuten La Rosaledan, denboraldiko lehen irteeran, berdinketa on bat lortzetik oso gertu zeudenean. Orain, Anoetara bueltan, etxean sendo jarraitu nahi dute donostiarrek, ahalik eta puntu gehien pilatzeko helburuarekin.

Almeriarrak, bestalde, kategoriako transatlantikoetako bat eta zuzenean igotzeko hautagaietako bat dira. Etxean Albaceteren aurka launa berdinduta ekin zioten denboraldiari eta pasa den jardunaldian Leonen Culturalari irabaztetik datoz. Bigarren Mailan ez dago trantsizio-jardunaldirik; beraz, horietako bakoitzean ahalik eta gehien lehiatu eta borrokatu beharko da. Aupa Sanse!

¡Solo para usuarios registrados!

Este contenido es solo para los usuarios registrados en nuestra web.

Regístrate haciendo clic en el Login y disfruta de contenido exclusivo para ti.