¡Solo para usuarios registrados!

Este contenido es solo para los usuarios registrados en nuestra web.

Regístrate haciendo clic en el Login y disfruta de contenido exclusivo para ti.

Historia

Jatorria

Emakumezkoen lehenengo taldea 1932. urtean sortu zen Marita Abrisquetak. Marita, bere anaia Jose Luisek (gizonezkoen taldean jokatzen zuen) bultzatuta, Bartzelonara joan zen Polo taldearen zelaira, eta makila bat erosi zuen han; bere txokora itzuli zenean talde bat osatzeari buruz hitz egiten hasi zen lagunekin, eta horrela sortu zen taldea, jolas moduan alegia. Handik lau urtera Real Sociedad izenarekin jokatzen hasten dira, Sebastian Silvetiren zuzendaritzapean. Garai hartan ez zegoen txapelketa ofizialik, eta lagunarteko partidak bakarrik jokatzen zituzten, talde bizkaitarren kontra batik bat, hala nola Jolaseta taldearen kontra; nazioarteko hainbat partidatan ere parte hartu dute. Nazioarteko lehenengoetako partida Bordelen jokatu zuten “La Vie au Grand Air du Medoc” taldearen kontra, eta gero haiek Iruna etorri ziren. Entrenamenduak Atotxan egiten baziren ere, hockeyaren aitzindari haiek Jolastokietako zelaian, Altzan, jokatu ohi zuten.

1970az geroztik, bigarren fase honetan, taldeak bere goranzko ibilbideari ekingo dio eta hockeyaren elitean mantenduko da, bai estatu mailan bai nazioarteko mailan ere, lorpen garrantzitsuak eskuratuz. Belar hockeyko Txapeldun titulua lehenengoz Santanderren, Espainiako Txapelketan lortuko zuen 1980/81 denboraldian eta areto hockeyan, berriz, Madrilen 1976/77-an. 1974ean infantil mailako lehen taldea sortuko zen eta lau urte geroago Jubenil mailako Espainiako Txapelketak irabaziko zituen, bai belar bai areto hockeyan. 85/86 denboraldian Ohorezko Mailako Liga sortu zen eta Reala garailea izan zen. Gaur arte 9 aldiz txapeldun titulua eta 12tan bigarren postua lortu ditu taldeak. Era berean, hirutan Erreginaren Kopan lehen postua lortu du eta bigarren postua, aldiz seitan. Hainbat Belar hockeyko A eta B mailako Kluben Europako Txapelketa jokatu ditu. Gainera, 2019. urtean, taldeak EuroHockey txapelketan bigarren postua lortu zuen.

Areto hockeyan, berriz, Espainiako 4 Txapelketa irabazi ditu, 77, 81, 92 eta 98 urteetan. Europa mailan, berriz, Brontzezko Domina irabazi zuen 1999.ean Glasgowen ospatutako Europako Txapelketan.

Gaur egun

Gaur egun, hiru emakumezko talde ditugu (Ohorezko Mailan, lehen mailan eta bigarren mailan) eta Bigarren Mailan jokatzen duen gizonezkoen talde bat.

Filial moduan Santo Tomas Lizeoa KE eta Ekintza KE ditugu: gazte maila, kadete maila eta haur maila taldeekin. Talde hauek Realeko jokalari eta teknikoek entrenatzen dituzte.

Gertaera esanguratsuak

Realeko hainbat jokalari nazioartekoak izan dira. Bartzelona 92 Olinpiadetan, Realeko 5 jokalarik Urrezko Domina lortu zuten, hain zuzen ere, Teresa Motos, Nagore Gabellanes, Maider Telleria, Silvia Manrique eta Mari Carmen Barea jokalariek. Bost jokalari horiek eta Arantza Urruzuno eta Mari Ayestaran entrenatzaileek Realaren Urrezko domina jaso zuten.

Atlanta 96 Olinpiadetan Teresa Motos, Nagore Gabellanes, Begoña Larzabal eta Elena Urkizu jokalariek hartu zuten parte.

Leer Más

Sydney 2000 Olinpiadetan Begoña Larzabal, Elena Urkizu eta Erdoitza Goiketxea jokalariek hartu zuten parte.

Atenas 2004 Olinpiadetan Maider Telleríak parte hartu zuen. Pekín 2008 Olinpiadetan María López De Eguilazek parte hartu zuen.

2009an Ámsterdam-en jokatutako Europako Txapelketan, Maria Lopez de Eguilaz eta Anabel Flores jokalariek hartu zuten parte.

2011an Alemanian jokatutako Europako txapelketan, Maria Lopez de Eguilaz, Anabel Flores eta Maialen Garcia jokalariek hartu zuten parte.

Antwerp-an(Belgika), 2012an Preolimpikoa Maria Lopez de Eguilaz eta Anabel Floresek jokatu zuten.

2016ko Rioko Joko Olinpikoetan Maria Lopez de Eguilazek parte hartu zuen.

Sail honetan aipagarria da, bestalde, 1999. urtean Teresa Motosek Klubaren Urrez eta Diamantezko domina lortu zuela, jokalari gisa izan duen ibilbideagatik. 2001. urtean Mari Ayestaranek eskuratu zuen domina Klubeko jokalari gisa eta entrenatzaile gisa egin duen lanagatik.

2017ko martxoan, Mari Ayestaranek Gipuzkoa Foru Aldundiaren Carmen Adarraga Saria jaso zuen.

2020. urtean, hockeyko eta futboleko emakumezkoen taldeen Urrezko Danborra jaso zuten.

Palmarés

Ohorezko Maila

  • Temporada 2017/18 Txapeldunak
  • Temporada 2013/14 Txapeldunordeak
  • Temporada 2012/13 Txapeldunak
  • Temporada 2011/12 Txapeldunordeak
  • Temporada 2010/11 Txapeldunordeak
  • Temporada 2009/10 Txapeldunordeak
  • Temporada 2003/04 Txapeldunordeak
  • Temporada 2000/01 Txapeldunordeak
  • Temporada 1999/00 Txapeldunordeak
  • Leer Más

  • Temporada 1998/99 Txapeldunak
  • Temporada 1997/98 Txapeldunak
  • Temporada 1996/97 Txapeldunak
  • Temporada 1995/96 Txapeldunordeak
  • Temporada 1994/95 Txapeldunordeak
  • Temporada 1993/94 Txapeldunak
  • Temporada 1992/93 Txapeldunak
  • Temporada 1991/92 Txapeldunordeak
  • Temporada 1990/91 Txapeldunordeak
  • Temporada 1989/90 Txapeldunordeak
  • Temporada 1985/86 Txapeldunak
  • Temporada 1980/81 Txapeldunak

Erreginaren Kopa

  • Temporada 2014/15 Txapeldunordeak
  • Temporada 2013/14 Txapeldunordeak
  • Temporada 2012/13 Txapeldunordeak
  • Temporada 2011/12 Txapeldunordeak
  • Temporada 2010/11 Txapeldunordeak
  • Temporada 2001/02 Txapeldunak
  • Temporada 1993/94 Txapeldunak
  • Temporada 1990/91 Txapeldunordeak
  • Temporada 1986/87 Txapeldunak

Zatoz ongi pasatzera hockey eskolara!

Belar Hockeyko Eskolan eman dezakezu izena, eta bertan kirol zoragarri honetan jolasten ikasi ahal izango duzu. Entrenatzailerik onenez inguratuta, stickaren kirolak ondo pasatzeko balioko dizu, balioetan, laguntasunean eta bizitza osasuntsuan trebatzen zaren bitartean. Klikatu hemen informazio guztia kontsultatzeko