REAL SOCIEDAD 3-2 SARDINERO HC

Garaipenaren bidera itzuli dira

Belar hockeyko gure taldeak hiru eta bi irabazi dio Sardinero HC taldeari gaur arratsaldean Zubietan. Txuri-urdinek kontrolpean izan dute partida une oro eta hiru puntuen bidera itzuli dira ligan. Donostiarrak aurretik jarri dira lehen laurdenean Fede Cartaren golari esker, eta abaguneak izan dituzte bigarrenean abantaila handitzeko, baina azkenean gol bakarreko aldearekin iritsi dira atsedenaldira.

Bigarren zatian, gipuzkoarrek nagusi izaten jarraitu dute eta bigarren gola egin dute Jone Albaren penalti-kornerrarekin hirugarren laurdena amaitzear zegoela. Golak lasaitasun handia eman die txuri-urdinei azken laurdenari aurre egiteko. Bertan, Fede Cartak beste gol bat sartu du neurketa erabakita uzteko. Azken bi minutuetan, kantabriarrek bi gol egin dituzte: lehenengoa, Esther Canalesen penalti-korner bat, eta bigarrena, Julieta Grenonek partida amaitzeko hamar segundu falta zirela. Ez da gehiagorako denborarik izan eta norgehiagoka hiru eta bikoarekin amaitu da.

Horrela, Reala ligako garaipenaren bidera itzuli da. Datorren astean Junior FC taldeari egingo diote bisita, duela bi aste Erreginaren Kopako hirugarren eta laugarren postua irabazi zien taldea, gaurkoan emandako sentsazio onei jarraipena emateko asmoarekin.

¡Solo para usuarios registrados!

Este contenido es solo para los usuarios registrados en nuestra web.

Regístrate haciendo clic en el Login y disfruta de contenido exclusivo para ti.