Realak Radio San Sebastianen Bikaintasun Saria jaso du kirolaren kategorian, ostegun honetan, 19:00etan, Donostiako Kursaalean ospatutako ekitaldian. Epaimahaiak aho batez aukeratu du klub txuri-urdina, kirol arloan egindako lorpenak eta kirolarekiko duen apustu sendoa azpimarratuz. Realeko presidente Jokin Aperribayk Gipuzkoako diputatu nagusi Eider Mendozaren eskutik jaso zuen saria.
Sari hau emateko arrazoi nagusien artean daude Errege Kopako garaipena, emakumezkoen taldeak Champions Leagueko aurre-kanporaketa jokatzeko lortutako sailkapena eta klubak beste kirol diziplina batzuekiko duen konpromisoa. Apustu hori agerian geratu da beste sail ezberdinetan lortutako emaitzetan ere, hala nola Valentzian irabazitako pista estaliko atletismoko Espainiako Kopa eta kluben ligan eskuratutako txapeldunordetzan.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Gestiona y consulta tus datos de perfil
Participa en actividades exclusivas y promociones especiales
Concursos, premios, vídeos 360º...
Estadísticas de nuestros equipos y futbolistas
Consulta nuestro archivo histórico
Material descargable (audios, postales, pósters, boletines...)
Descárgate 'tu foto con el equipo'