SANTURTZI KE 0-3 REAL C

Sendo

Real C-k Santurtziri irabazi dio gaur goizean San Jorgen (0-3) txuri-urdinen partida oso landu batean. Donostiarrak nagusi izan dira lehen zatian eta laster islatu dute markagailuan Danel Lopezen golarekin, neurketa hasi eta minutu gutxira. Etxeko taldeak ia ez du Jimenezen atean arriskurik sortzea lortu. Bigarren zatia ahalik eta ondoen hasi dute gipuzkoarrek eta, jokoari berriro ekin bezain laster, Jakes Gorosabelek errenta handitu du. Bizkaitarrak erreakzionatzen saiatu dira, baina ez dute lortu eta, hogei minuturen faltan, Adjabengek hirugarrena jarri egin du donostiarrentzat. Emaitza ona garaipenaren bidera itzultzeko. Hurrengo jardunaldian gure hirugarren taldeak Zamudioren aurka jokatuko du Zubietan. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Santurtzi KE: Llorente, Echaniz, J. Etxebarria (kap.), Escobar (Domínguez, min. 73), D. Ruiz, A. Guerras (Charterina, min. 73), A. Gómez, Joseba (Elguezabal, min. 55), Grande (Hugo, min. 73), Iker (Lasa, min. 55) eta Venero.

Real C: Jiménez, J. Martínez (Peral, min. 27), Calderón (kap.), De Orue, Letamendia, D. López, Arana, Shuaib (Garitaonaindia, min. 80), Elcano (Adjabeng, min. 56), Nebreda (Larralde, min. 56) eta J. Gorosabel (Baro, min. 80).

Golak: 0-1: D. López, min. 11; 0-2: J. Gorosabel, min. 46; 0-3: Adjabeng, min. 67.

Epailea: Arantza Gallastegui. Txartel horia atera die etxeko Escobar, Iker, Lasa eta Elguezabali eta kanpoko Letamendiari.

¡Solo para usuarios registrados!

Este contenido es solo para los usuarios registrados en nuestra web.

Regístrate haciendo clic en el Login y disfruta de contenido exclusivo para ti.