2013 urtetik Realak eta Athleticek elkarren arteko Ligako partida jokatu duten bakoitzean Bertso Derbia ospatu izan dugu. Donostian, Antzoki Zaharrean, dagoeneko urteroko hitzordu berezi batetan bihurtu da. Aurtengoa, berriz, desberdina izan beharko da. Kirol egutegiak ez digu lagundu aurtengo Berso Derbia betikoa bezala izan dadin.
Pandemiaren egoerak ere zuhurtasunez jokatzera bultzatzen gaitu. Horregatik, aurtengoa desberdina izango da. Maialen Arzalluz, Reala ordezkatzen, eta Xabat Galletebeitia, Athletic, arituko dira gure sare sozialetan eta webgune ofizialean argitaratuko dugun bideo baten bidez bertsotan. Aurtengoak horrela izan beharko du. Badago bertsozale eta futbolzalerik urteroko hitzordu honen zain dagoena. Horiei esan, ahal dugunean, berriz ere ekingo diogula ohizkoari.
Kirola eta kultura uztartzeko ahalegina da Bertso Derbia. Reala eta Athletic fundazioek gizalegezko futbol zaletasunaren alde egindako ahalegina ere bada Bertso Derbia. Taldeen arteko lehiatik haratago kirolak eta kulturak batu egiten gaituztela sinetsita. Horrez gain, Reala Sociedad Fundazioak euskararen normalizazioan egiten duen ahaleginean kokatzen da Bertso Derbia. Gure hizkuntza eta gure kulturarekiko konpromisoan sakontzeko balio du.
 
     
                    
                 Disfruta de tu nuevo carnet digital
Disfruta de tu nuevo carnet digital Gestiona y consulta tus datos de perfil
Gestiona y consulta tus datos de perfil Participa en actividades exclusivas y promociones especiales
Participa en actividades exclusivas y promociones especiales Concursos, premios, vídeos 360º...
Concursos, premios, vídeos 360º... Estadísticas de nuestros equipos y futbolistas
Estadísticas de nuestros equipos y futbolistas Consulta nuestro archivo histórico
Consulta nuestro archivo histórico Material descargable (audios, postales, pósters, boletines...)
Material descargable (audios, postales, pósters, boletines...) Descárgate 'tu foto con el equipo'
Descárgate 'tu foto con el equipo'