Jon Bautista

2023 arte berritu du

Vídeo

Reala eta Jon Bautistak akordioa lortu dute futbolariaren kontratua 2023ko ekaina arte sinatzeko. Errenteriako aurrelariak, horrela, hiru urte gehiago luzatzeko. Aurreko akordioa 2020ko ekainean agortzen zen.

“Txikitako ametsa"

“Oso pozik nago, txikitatik nuen ametsa da lehen taldeko kide izatea”. Horrela hitz egiten du Jon Bautistak klub txuri-urdinarekin bere kontratu berria sinatzerakoan. Jokalari garrantzitsua denboraldiko azken txanpan, aurrelaria “harro” azaltzen da egindako urteaz. “Polita izan da eta zaleei poz handia eman diogu Europarako sailkatzearekin”, esan du. Datorren kurtsoari begira, “konpetentzia egongo da, baina postu bat lortzen saiatuko naiz eta ahalik eta minutu gehien eduki”, amaitu du.

Loren: “Zubietako lanaren emaitza”

Realeko kirol zuzendariak horrela hitz egin du Bautistari buruz: “Jonek garapen ona izan du lehen taldean, etorkizuneko proiektua da. Zubietako lanaren emaitza. Haiek hemen nahi dutela demostratzen ari dira eta Reala esfortzu handia egiten ari da beraien aldeko apostua eginez etorkizunerako. Klubaren filosofian konfidantza dugu eta jokalariek jakin beharra dute beraiek direla taldearen maila mantendu behar dutenak etorkizunean”.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!