GOAZEN ERREALAK ILLARRA SARITU DU

Inoiz baino gertuago

Vídeo

Momentu txarretan inoiz baino gehiago duzu zure jendearen beharra, eta Realeko afizioak badaki hori. Pasa den astean gertatutakoa honen adibide da. Harrotasun txuri-urdina bor-bor, atzo Goazen Erreala lagunarteko egoitza de Amarako Etxalde Tabernan antzeman zen bezala. Lagunarte honek, bere hamargarrenurteurrenean, Asier Illarramendi saritu zuen iazko denboraldiko jokalari onena bezala. Mutrikuko erdilaria, Alberto De la Bella eta Paola Soldevila eta Bea Beltran jokalariekin batera, arratsalde polita igaro zuen. Elkartasuna, konpromisoa e ilusioa taldeak aurretik dituen erronketarako. Hori izan zen atzo antzeman ahal izan zen Goazen Errealako gure lagunekin. Beraietako askok Salzburgora joateko falta diren egunak kontatzen ari dira dagoeneko. Aurretik beste partida garrantzitsu batzuk ditugu, zailak guztiak, baina denon laguntzarekin aurrera aterako ditugu, ziur. Aupa Real!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!