REAL C 0-4 SESTAO RIVER

Aukerarik gabe

Gure hirugarren taldeak huts eta lau galdu du Sestao Riverren gaur arratsaldean Zubietan. Bizkaitarrak nagusi izan dira lehenengo zatian, eta nagusitasun hori bi golekin adierazi dute. Hainbat aukera arriskutsu sortu ondoren, bizkaitarrek bi gol ia jarraian lortu dituzte garaipena bideratzeko. Pacheco izan da protagonista bi jokaldietan, area barruan pare bat aldaratze aprobetxatu dituenean golak egiteko. Kosta egin zaie txuri-urdinei erantzutea.

Are gehiago kanpokoek hirugarrena egin dutenean, bigarren zatia hasi eta berehala. Area barruko jokaldi nahasi bati esker, neurketa erabakita utzi dute. Martin izan da oraingoan golegilea. Saiatzen jarraitu dute gipuzkoarrek, nahiz eta hiru goleko desabantaila izan, baina arrisku gutxi sortuz. Txema Panek, azkeneko minutuan, laugarrena egin du. Gaurkoan bigarren sailkatua izan dute aurrean txuri-urdinek, eta hurrengo astean Portugalete bisitatuko dute, multzoko liderra.

Fitxa teknikoa:

Real C: Agirre, Gabilondo, Cachenaut, Pacheco, Lucbert, Valtierra (Elosegi, min. 65), Olasagasti, Galarreta (Sanchez, min. 72), Garrido (Aguirre, min. 58), Aranzabe, Martínez Losa.

Sestao River: Barandiaran, Huete, Murua, Zumalakarregi, Jonma (Cabanas, min. 77), De Egino, Huidobro, Pacheco (Monteiro, min. 71), Rubio, Villar, Martin (Pan, min. 67).

Golak: 0-1: Pacheco, min. 30; 0-2: Pacheco, min. 36; 0-3: Martin, min. 57; 0-4: Pan, min. 89

Epailea: Villaquiran Bidegain. Txartel horia erakutsi die etxeko Galarretari eta kanpoko Barandiaran eta Hueteri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!