Outlet

Azken egunak aprobetxa itzazu

Anoeta estadioko dendak outleta antolatuko du bihartik ostiralera. Aparteko prezioak aurkitu ahal izango dituzu 2017-18 merchandising produktuetan. Baita beste denboraldiko produktuetan ere. Ordutegia ondorengoa da: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Ostiraletik aurrera, Ipar Hondoko eraisketa dela eta Anoeta Estadioko denda itxita egongo da, Estadiotik metro gutxitara Arccoko denda irekita egongo da 10:00etatik 20:00etara. Bazkide eta zale txuri-urdinek kolekzio berria eta produktu ofizial guztiak eskuragai izango dituzte. Elkano 4 kaleko denda ofiziala eta online denda ere irekita egongo dira.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!