GAUR SALGAI

Bernabeurako sarrerak

Realak otsailaren 10eko 20:45etan jokatuko du Santiago Bernabeun. Klub txuri-urdinak bere zaleentzat 500 sarrera jarriko ditu salgai 45 euroko prezio bakarrean. Sarrerak Anoetako txarteldegian eros ahal izango dira bihar, 10:00etatik 19:00tara bitartean.

Sarrerak erosteko baldintzak: 

Entradak izendunak izango dira. Horretarako nahitaezkoa izango da Anoetako txarteldegian honakoa adieraztea: izena, abizenak, jaiotze data eta NAN. Santiago Bernabeuko sarreran NAN eskatuko da eta ez da sartzen utziko sarrera bere izenean ez dagoen inori. NAN gabe txikirik badoa heldu batekin, familia liburua aurkeztu beharko da.

Sarrera baikotzean, errotuladore iraunkorrarekin, sarrera daraman pertsonaren izen eta abizenak jarriak egongo dira. Sarrera pertsonala eta besterenezina da. Ez dira sarrerak onartuko hauek zirriborroekin. Kasu horietan ez da onartuko sarrera hori duen pertsona estadioan sartzea.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!