Real Sociedad - Real Madrid

Berotu #RSFanExperience-rekin

Vídeo

Honen moduko aste zirraragarriak klausurarik hoberena merezi du. Champions Leagueko egungo txapeldunaren bisitarekin emango zaio bukaera Realaren asterik europarrenari. Urtebetetzea Rizazorren aise garaituta ospatu ondoren eta Europa Leaguen arrakastaz hasi ondoren, talde txuri-urdinak Real Madrid taldea hartuko du igande honetan, bere jendea zoriontsu egiteko asmoarekin, beti bezala.

Duela hilabete batzuetatik hona Gipuzkoako edozein bazterretan antzematen den zoriontasuna, alegia. Partida bat hasi baino ordu batzuk lehenago Anoetara hurbildu baino ez da egin behar hori berresteko. Topaketa baten atarian antolatu den jai bakoitzean, milaka lagun bildu dira entretenimenduaren eta dibertsioaren gosearekin, eta nola ez, futbolaren, futbol asko-askoren gosearekin. Nabarmen geratu da familia txuri-urdinak esperientzia gehiago bizi nahi duela bere klubaren inguruan.


Eta asmo horrekin, zelaitik kanpoko giro ona taldera iritsi eta indarra eman diezaion asmoarekin, #RSFanExperience ekimena jaio da. Ekintza batzuk dira, ez beti berdinak, eta Anoetan partida dagoen egunetan garatuko dira. Gainera, testuingururik hoberenean estreinatuko da: nagusitasuna besapean duenean, 108 urte bete ondoren etxean jokatzen duen lehen partidan, eta Ligako eta Campionseko egungo txapeldunaren bisita egunean. Ezin gehiago.

#RSFanExperienceren unerik gorena arratsaldean izango da, partida baino ordu batzuk lehenago. Baina jaia goizean hasita egongo da. Ehun zale baino gehiagok 3X3 txapelketan parte hartuko dute, 10:00etan hasita, eta beste pertsona askok, berriz, Anoetako erabilera anitzeko gelan doan emango den yoga klaserako izena eman dute. Goizetik Anoetan egun handi baten usaina egongo da.


Logikoa denez, giroa “in crescendo” joango da. 3x3 Txapelketaz gain, 17:00etatik aurrera martxan egongo dira karpa, Museoko ate irekiak, fut-voleya, 1x1 futbola…eta bere proba pilotuan jendeari gustatu zitzaion beste jarduera hau: musika zuzenean, 19:30etik aurrera. Harmailara igo aurretik, Txapelketaren finalez gozatuko gara. Bukaera ezin hobea atariko polit baterako. Ez galdu. Berotu jokatu baino lehen #RSFanExperiencerekin.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!