KELER KUADRILLA

Brindis txuri-urdina

Vídeo

Jonatan Talavera eta bere kuadrillak oso amets berezia bete zuten atzo arratsaldean. Realeko jokalariekin Keler bat hartu zuten. Realeko babeslea den garagardo marka ezagunari esker, bost lagun hauek oso une atsegina igaro zuten beste lagun talde batekin, Imanol Alguacil, Juanmi, Moya eta Odriozolak osatutako taldearekin, hain zuzen. Facebooken antolaturiko 'Keler Kuadrilla' lehiaketaren garailea eta bere lau lagunek tertulia atsegina izan zuten jokalariekin Donostiako Gros auzoan kokatzen den Keler-en egoitzan (Ramon Maria Lili Pasealekua, 2). Gainera, sari bezala, zorionekoek jokalari bakoitzaren kamiseta eraman zuten. Dudarik gabe, ekitaldi polita izan zen. Bi kuadrillek Keler bat elkarrekin hartu zuten giro familiar batean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!