SSC Napoli – Real Sociedad (18:55)

Dena txuri urdinari

UEFA Europa Leagueko azken jardunaldia heldu da. Reala lehian aritu da eta edizio honetako multzo gogorrenak eskatzen zuen maila eman du inoren menpe ez egoteko. Gaur egungo arerio zailena izan daiteke, baina napolitarrentzat ere bai. Jokatzen duenak jokatzen duela, gure hamaikakoa beti da beldurgarria.

Taldeak emandako irudiak zaleak baikor sentiarazten ditu, ez da bidean geratu diren puntuez gogoratzeko unea. Diego Armando Maradona Estadioa inauguratzea, hurrengo kanporaketerako txartela lortuz, bultzada bat gehiago izango litzateke Realaren armarria guztion harrotasunerako beti apropos ordezkatu duen gazte talde batentzat. Gaur inoiz baino gehiago bultzatzeko eguna da. Dena txuri urdinari. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!