FC SALZBURG – REAL SOCIEDAD

Denontzat egongo dira sarrerak

Salzburgoko partidarako (otsailak 22) sarrerak eskatu zituzten realzale guztiek asetuta izango dute bere eskaera. Klub austriarrak hasiera batean bidalitako 1.500 sarrerei beste 780 gehitu behar zaizkie. Realak eskertu egin nahi dio FC Salzburg-i sarrera Berri hauek bidaltzeko emandako erreztasun guztiengatik

Sarrera hauek honela banatuko dira: 

Hasieran jasotakoaz aparte, beste 600 sarrera 35 euroko preziora itxaron zerrendan zeuden bazkide eta sarrera eskatu zuten baina bazkide ez diren zaleentzat.

Beste 180 sarrera lagunarteen kolektiboarentzat. Sarrera hauek ere 35 euroko prezioa izango dute.

Sarreren banaketa urtarrilaren 23an (asteartea) egingo da Anoetako txarteldegian 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 ordutegian. Klubak informazio hau posta elektroniko bidez ere bidaliko die formulario bitartez eskatu zituzten zale guztiei. Beharrezkoa izango da bazkide txartela, izen-abizenak, NAN-a eta plan bidaia (data, ordutegia eta garraioa).

Egun horretan jasotzen ez diren sarrerak salgai jarriko dira txarteldegian asteartea 30ean sarrera eskatu ez duten zale guztientzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!