#RSFANEXPERIENCE

Dibertsioa eta irrifarreak

Vídeo

Atzoko Gironaren aurkako partidaren atarian umeentzako jokoek eta, batez ere, Algaraklowneko pailazoen irrifarre eta sudur gorriek zenbait ordutan zale txuri-urdinak poztu zituzten Amara Berri eskolan dagoen Realaren Fan Zonera hurbildu ziren zale guztiak. Jokoak, musika, pintura tailerrak… Ez zen ezer falta atzokoan txikienentzat.

Irribarreekin sendatuz

Algaraklown Elkartea, GKE donostiarra da eta zortzi clown-ek (pailazoak) osatzen dute. Beraien aisialdian Donostiako ospitaleko pediatriako unitatean ospitaleratuta dauden umeak bisitzatzen dituzte. Astean bitan, boluntarioak identitatez aldatzen dira erdi eta luzeko iraupeneko gaixotasunak sufritzen dituzten umeei ospitaleko egonaldia arintzeko.

Bere saio barregarriekin, Algaraklown elkarteak bere denbora ilusioaren eta fantasiaren munduarekin konektatu nahi duten pertsonekin partekatzen du. Modu horretan, ospitaleratzearen inpaktua txikiagotzen du. Igande honetan, tarte batez ospitalean egiten duten lan goresgarria alde batera utzi zuten familia txuri urdin guztiari irribarreak oparitzeko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!