eLaLiga Santander

Draft-ean parte hartzeko azken orduak

Dena prest dago eLaLiga Santanderreko hirugarren denboraldirako, Espainiako EA Sports Fifa 2020 Global Series lehiaketa ofiziala. Draft-ean parte hartzeko azken eguna bihar izango da. LaLiga Santanderreko eta LaLiga SmartBankeko 33 klubek hartuko dute parte.

Realak PS4-ean parte hartuko du eta, horregatik, ordezkatuko duen hautagai baten bila dabil. Pertsona hori, aurten nobedadea den, on-line Draft txapelketan aukeratuko da. Txapelketa urtarrilaren 29tik 31era jokatuko da.

Zorioneko pertsona bazara, klub txuri urdinaren ordezkari izango zara aurrez aurreko eta on-line txapelketetan. Final handia maiatzean jokatuko da. 100.000 euro gorakoak izan daitezkeen sariak egongo dira, zure taldearen koloreak harrotasunez erakusteaz gain.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!