Oroitzapenezko kamiseten irabazleak

Aitorren oroimenez

Anoetan jokatu zen azkeneko partidan, Realeko jokalariak Aitor Zabaletaren omenaldia itxi zuten partida aurretik ospatu zen ekitaldiaren oroitzapenezko hainbat kamiseta oparituz harmailan zeuden zaleei. Hauetako bi kamiseta, 20. urteurrena eta Aitor Zabaletaren izena bizkarrean zeramatenak, gorde egin ziren gure web gunean edo Realzale App-an izena eman zuten bazkideen artean zozketa egiteko.

Azkenik, bazkide irabazleak, Donostiako Ana Isabel Torre eta Oreretako Imanol Irastorza izan ziren. Duela egun batzuk, Ana Isabelek eta Imanolek kamisetak jaso zituzten Asier Illarramendiren eskutik. Eskura ematea leku berezian egin zen, Zabaleta familiaren jatetxean. Eta, nola ez, kapitainak taldeak sinatutako oroitzapenezko beste kamiseta bat eman zien Aitorren anai-arrebei. Urtea agurtzeko beste une kutuna.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!