REAL SOCIEDAD – AZ ALKMAAR (18:55)

Fedea mantendu

Reala Reale Arenara itzuliko da gaur Europa Leagueko hirugarren jardunaldia jokatzeko. Lehiaketa aldaketa, baina Reala LaLigako liderra izatera eraman duen txip eta konfiantza berarekin aterako da gaur zelaira. F Multzoan nagusi den berdintasunak partida bakoitza erabakigarria izatea eragiten du eta bere jokoan duen jarrerarekin eta fedearekin AZ Alkmaar hartuko du talde gipuzkoarrak.

Arne Slotek zuzentzen duen taldeak ez du Eredivisie modu egokienean hasi, joan den asteburura arte bere agerraldi guztiak berdinketengatik kontatzen baitzituzten, azkenekoan RKC Waalwijk garaitu zuten. Kontrakoa gertatu da Europa Leaguean, San Paolon ezustekoa eman eta gero Rijeka mendean hartu baitzuten duela zazpi egun. Imanolenak jakinaren gainean daude lehiaketa honen eskakizunaz. Inork ez du ezer oparitzen. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!